Laiko-komunidadeen urteko batzar nagusia euren erronkak aztertzeko
Datorren zapatuz, apirilak 27, Laiko-komunidadeen Mahaiak batzar nagusia ospatuko dau, Sortze Garbia parrokian. Kristau komunidadeen erronkak: Jerusalemetik mundura goiburuaren haritik batuko dira goizeko 9:30etan. Carlos Gil eta Silvia Martinez Cano teologoek jardungo dabe hasierako kristau alkarteei eta historian zehar emakumeak Eleizan izan dauan egitekoari buruz. Talde-lan eta gogoetaren ostean, Eukaristia ospatuko dabe, Bilboko gotzaina buru dala, batzarrari amaiera emoteko.
ABA TAANOK bere musika solidarioa eskainiko dau
MUSIKA BIZIAK SALBATZEKO egitasmo humanitarioaren jatorria Kirekan dago (Uganda). Arduradunek azaltzen dabenez, "gure egitekoa kaleko umeei osoko laguntza …
Omenaldia Jose Luis Longarteri Indautxuko Karmeneko Ama parrokian
Gaur arratsaldeko seiak eta erdietan Indautxuko Karmeneko Ama parrokiako areto nagusian ospatuko dan ekitaldian omenaldia egingo jako Eleizbarrutian, …
Etxe-langileek jasaten dabezan baldintzen salaketa 'Bizkaia isilik' bilkuretan
Apirilaren 28an, domekaz, ospatuko dan Gizalegezko Lanaren aldeko Eleizbarrutiko Eguna dala-eta, 'Bizkaia isilik' ekimenaren eskutik ospatuko dan hilabete …
Beste barri batzuk
"Euskal Biblioteka lagun askoren alkarlanari esker dago bizirik"
Atzo ospatu zan Labayru Fundazinoko bazkideen Batzar Nagusia, Adolfo Arejita …
Adimen Artifiziala eta eskuizkribuak
Europar Parlamentuak joan dan martxoaren 13an onartu eban Adimen Artifizialari buruzko araudia. …
ETPIko liburutegian urtean maileguz gehien emondako liburuak
Apirilaren 23an, Liburuaren Eguna ospatzen da. Egun horretan hil ziran literaturaren arloko gizon …